IKT-AK PRAKTIKETAN, HAUSNARKETA
Praktikak bukatzean eta unibertsitatera bueltatzean, eta IKT-ko ikasgaian debate bat egin genuen ikastetxeek erabiltzen dituzten IKT-en inguruan. Ikastetxe guztiak oso desberdinak dira, metodologia desberdinak dituzte eta dauzkaten baliabideak ere oso desberdinak dira. Ondorioz, eskola bakoitzean teknologiari ematen zaion garrantzia desberdina da.
Praktikak burutu ditudan ikastolan, eta bereziki nire irakaslearekin, teknologia asko erabili dugu,eta gainera, egunerokoan erabiltzeko baliabide garrantzitsua izan da. Hasteko, aipatu beharrean nago, 3.zikloko 6.mailako gela batean egon naizela. Bertan, eskola 2.0-koordenagailuak dituzte eta egunero erabiltzen dituzte matematika eta globalizatua izeneko ikasgaia lantzeko: euskara eta natur zientziak. Horretarako, ordenagailuan ikasys programa erabiltzen dute. Horrez gain, classrooma erabiltzen dute, irakasleak ariketak eta dokumentuak partekatu ahal izateko, eta bideoak eta aurkezpenak igotzeko. Azkenik, drive-a erabiltzen dute idazlanak egiteko. Horrela, irakasleak akatsak zuzendu ditzake era erraz batean.
Bestalde, arbel digitala ere erabiltzen dute aurkezpenak egiteko eta irakasleak azalpenak emateko.
Azkenik, irakasleakgurasoak informatzeko erabiltzen du ordenagailua,posta elektronikoaren bidez.
Hau ikusita, eskoletan teknologia erabiltzea oso erabilgarria dela ondorioztatu dut,erraztasun handiak ematen dituelairakaslearen egunerokoan. Gainera, gaur egun teknologia gure bizitzaren parte da eta beraz, ezinbestekoa iruditzen zait honen erabilera egoki bat erakustea ikasleei.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina