Mezuak

PRAKTIKA ONAREN AURKEZPENA

Behin praktika on bat nolako izan behar den ikusita, eta honen ezaugarriak aztertuta, gure praktika ona prestatu genuen. Euskal Herriko geografia landu nahi genuen, ibaiak eta probintziak hain zuzen ere. Horretarako, praktika dinamiko bat egin genuen kahoot erabiliz eta 6.mailako ikasleentzat egokituta. Mapa bat jarri genien ibaiak eta probintziak ikasteko, eta gero, test moduko galderak jarri genituen, lehiaketa moduan. Honako hauek izan ziren galderak: https://play.kahoot.it/#/k/8cd471bc-0b3e-4259-88dc-fd8382b8deb9

IKT-AK PRAKTIKETAN, HAUSNARKETA

Praktikak bukatzean eta unibertsitatera bueltatzean, eta IKT-ko ikasgaian debate bat egin genuen ikastetxeek erabiltzen dituzten IKT-en inguruan. Ikastetxe guztiak oso desberdinak dira, metodologia desberdinak dituzte eta dauzkaten baliabideak ere oso desberdinak dira. Ondorioz, eskola bakoitzean teknologiari ematen zaion garrantzia desberdina da. Praktikak burutu ditudan ikastolan, eta bereziki nire irakaslearekin, teknologia asko erabili dugu,eta gainera, egunerokoan erabiltzeko baliabide garrantzitsua izan da. Hasteko, aipatu beharrean nago, 3.zikloko 6.mailako gela batean egon naizela. Bertan, eskola 2.0-koordenagailuak dituzte eta egunero erabiltzen dituzte matematika eta globalizatua izeneko ikasgaia lantzeko: euskara eta natur zientziak. Horretarako, ordenagailuan ikasys programa erabiltzen dute. Horrez gain, classrooma erabiltzen dute, irakasleak ariketak eta dokumentuak partekatu ahal izateko, eta bideoak eta aurkezpenak igotzeko. Azkenik, drive-a erabiltzen dute idazlanak...

PRAKTIKA ON BAT

Gaurkoan, praktika on bat nola egin daitekeen aztertu dugu, gero honen inguruko aurkezpen bat egin ahal izateko. Aurrekoan, taldeka jarri eta praktiken inguruan hitz egin genuen. Ideiak bota genituen eta praktika on bat egiteko hainbat ezaugarri behar dituela eta pauso batzuk jarraitu behar direla pentsatu genuen. Honako power point hau egin genuen:

ARIKETAK SORTZEN

Kaixo lagunok! Gaur, educaplay erabiliz ariketak egiten ikasi dugu,oso erabilgarria da!Ondo pasatzeko aukera ematen duen bitartean,ikasi ere egin daiteke! Hiru ariketa egin ditugu,hona hemen nik sortutakoak: 1- Hasteko,euskarazko aditzak lantzeko ariketa bat sortu dut. Horretarako, hainbat esaldi jarri ditut, aditzekin osatu beharko direnak. 5.mailako umeentzat egitea pentsatu dut,aditzak ikasten hasten direnentzako. ADITZAK 2- Bigarren ariketa hau 4.mailakoentza sortu dut, Euskal Herriko mendiak ikasteko helburuarekin. 9 mendiren izenekin osatutako hizki zopa bat da. EUSKAL HERRIKO MENDIAK 3-Azkenik,2.mailako ikasleentzako joku bat egin dut. Inglesez animaliak ikasi ahal izateko,izenak eta argazkiak lotu beharko dira. ANIMALS

Argitzalen PLEa

Aurrekoan egindako PLEa gure taldean aurkeztu dugu, eta PLE guztiak erabiliz, taldeko PLEa sortu dugu. Orokorrean aplikazio berdinak erabiltzen ditugula konturatu gara, baina aplikazio berri batzuk ere gehitzeko aukera izan dut. Hemen uzten dizuet Argitzalen PLEa, ea gustoko duzuen!

Nire PLEa

Gaur, PLE-aren gaia landu dugu klasean. PLE-a ikaskuntza pertsonalerako erabiltzen ditugun elementuen multzoa da: baliabideak, jarduerak, informazio iturriak etab. Hori kontuan hartuz, nire PLE pertsonala sortu dut symbaloo erabiliz. Honako hau izan da emaitza:

Sarrera

Kaixo jarraitzaileak, ongi etorri nire blog pertsonalera!👋 Uxue naiz, 19 urteko donostiarra. Dantza, musika eta kirolak gustoko ditut, batez ere balleta eta   pianoa. Hala ere, gehien gustatzen zaidana lagunekin parrandan ateratzea da eta bidaiatzea ere     atsegin dut. Haurrak asko gustatzen zaizkit, eta begiralea izateaz gain, magisteritza ikasten ari naiz. Bertan irakasgai oso interesgarriak dauzkat, eta horietako bat IKT da, blog honen zergatia. Urtean zehar egindako lanak hemen aurkitzeko aukera izango duzue, zuen gustukoa izatea espero dut, mila esker!   Harpidetu eta ez zara damutuko!💋