Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2017

PRAKTIKA ONAREN AURKEZPENA

Behin praktika on bat nolako izan behar den ikusita, eta honen ezaugarriak aztertuta, gure praktika ona prestatu genuen. Euskal Herriko geografia landu nahi genuen, ibaiak eta probintziak hain zuzen ere. Horretarako, praktika dinamiko bat egin genuen kahoot erabiliz eta 6.mailako ikasleentzat egokituta. Mapa bat jarri genien ibaiak eta probintziak ikasteko, eta gero, test moduko galderak jarri genituen, lehiaketa moduan. Honako hauek izan ziren galderak: https://play.kahoot.it/#/k/8cd471bc-0b3e-4259-88dc-fd8382b8deb9

IKT-AK PRAKTIKETAN, HAUSNARKETA

Praktikak bukatzean eta unibertsitatera bueltatzean, eta IKT-ko ikasgaian debate bat egin genuen ikastetxeek erabiltzen dituzten IKT-en inguruan. Ikastetxe guztiak oso desberdinak dira, metodologia desberdinak dituzte eta dauzkaten baliabideak ere oso desberdinak dira. Ondorioz, eskola bakoitzean teknologiari ematen zaion garrantzia desberdina da. Praktikak burutu ditudan ikastolan, eta bereziki nire irakaslearekin, teknologia asko erabili dugu,eta gainera, egunerokoan erabiltzeko baliabide garrantzitsua izan da. Hasteko, aipatu beharrean nago, 3.zikloko 6.mailako gela batean egon naizela. Bertan, eskola 2.0-koordenagailuak dituzte eta egunero erabiltzen dituzte matematika eta globalizatua izeneko ikasgaia lantzeko: euskara eta natur zientziak. Horretarako, ordenagailuan ikasys programa erabiltzen dute. Horrez gain, classrooma erabiltzen dute, irakasleak ariketak eta dokumentuak partekatu ahal izateko, eta bideoak eta aurkezpenak igotzeko. Azkenik, drive-a erabiltzen dute idazlanak...