Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2017

Argitzalen PLEa

Aurrekoan egindako PLEa gure taldean aurkeztu dugu, eta PLE guztiak erabiliz, taldeko PLEa sortu dugu. Orokorrean aplikazio berdinak erabiltzen ditugula konturatu gara, baina aplikazio berri batzuk ere gehitzeko aukera izan dut. Hemen uzten dizuet Argitzalen PLEa, ea gustoko duzuen!

Nire PLEa

Gaur, PLE-aren gaia landu dugu klasean. PLE-a ikaskuntza pertsonalerako erabiltzen ditugun elementuen multzoa da: baliabideak, jarduerak, informazio iturriak etab. Hori kontuan hartuz, nire PLE pertsonala sortu dut symbaloo erabiliz. Honako hau izan da emaitza:

Sarrera

Kaixo jarraitzaileak, ongi etorri nire blog pertsonalera!👋 Uxue naiz, 19 urteko donostiarra. Dantza, musika eta kirolak gustoko ditut, batez ere balleta eta   pianoa. Hala ere, gehien gustatzen zaidana lagunekin parrandan ateratzea da eta bidaiatzea ere     atsegin dut. Haurrak asko gustatzen zaizkit, eta begiralea izateaz gain, magisteritza ikasten ari naiz. Bertan irakasgai oso interesgarriak dauzkat, eta horietako bat IKT da, blog honen zergatia. Urtean zehar egindako lanak hemen aurkitzeko aukera izango duzue, zuen gustukoa izatea espero dut, mila esker!   Harpidetu eta ez zara damutuko!💋